Hutsunearen emankortasunetik, oinutsik, lurraren gainean, ohartu nintzen gure baitan bizi diren zentzumenez. Zentzumenetatik labaintzen dira melodia, mezu eta abarrak.
Barne korapiloak samurki desegiteko moduak arakatu ditut, isilarazten ditugun, nahi, desira eta beharren lekua zer nolakoa den ikusteko.
Oin biluzietatik hasi eta gorputzean gora hazi ohi da norbere burua eta norbere ingurua ezagutzeko modua. Izan ere, unean uneko desio eta nahien habia zein den ikustean onartu dugu gure bizia eta modua, bizimodua.
Hasi gaitezen garena laztantzen, bidean oreka eta desorekaren dantzan kontzienteki mugitzen, joan gaitezen, bada, bizi bide honetan, gorputza zabaldu eta gure aztarnak errotzera.