Kontsulta Indibidualak

Pertsonon barne gatazka existentzialak erakusten dute nola desadostasuna dagoen aldarrikatzen ditugun balioen eta egiazki barnean sentitzen ditugunen artean; izan kontzienteki, izan inkontzienteki. Ezinbestean, desadostasun horiek ondoez emozionala eragiten digute. Barne-mundu hori birsortzen hasteko, interesgarria da espazio psiterapeutiko bat bilatzea, gatazka hori konpontzea lortzen ez dugunean eta
baliabide propioak agortzen zaizkigunean.

Bilaketa horretan, terapia mordoa aurki ditzakegu: dagoeneko nahikoa tradizionalak bilakatu direnak eta ikuspegi guztiz ezberdina dutenak. Nire lan-estiloan, laguntzen dudan pertsonak ez du terapia-eredu jakin batera egokitu beharrik; horren ordez, terapeuta gisa dudan jokabidea neuk moldatzen dut bere beharretara, hain zuen, behar horiexek ematen dizkigutelako ezinbesteko zaizkigun erremintak.

Prozesu honetan, txertatuta gauden botere-harremanak kontuan hartzen dituen ikuspegi batetik abiatzen naiz. Sexua-generoa, sexualitatea, arrazakeria eta abarren inguruko sailkapenak posizio desberdinetan hartzen gaitu, eta posizio pribilegiatuen edo mendekoen artean mugitzen gara. Ikuspuntu hegemoniko eta arauemailetik aldenduz, kokatuta gauden hierarkia sozial horiek aztertuko ditugu, baita bizitza hutsek nola eragiten duten ere. Horrela, osasun mentala, emozionala eta gorputz-osasuna modu osoagoan eta aberasgarriagoan landu ditzakegu. Hori dela eta, egiten dudan lana pertsona mota eta kasu guztientzat dago adierazita, eta banaka, bikoteka edo taldean lan egin daiteke, pertsona bakoitzaren beharren arabera.

Nire lan-ildoak, batez ere, Giza Psikoterapia/ Psikoterapia Humanistan elikatzen denak, gizakia bere osotasunean hartzen du kontuan. Zatitzean galdu egiten dugu; osotasuna hartzea berriz, integratzailea, globala eta aberasgarria da. Hori horrela izanik, ez da bakarrik ondoezak tratatzeko , giza-potentzialak garatzeko ere balio du.

Gizakiaaldeen batura baino gehiago da; beraz, zatika aztertzeak edo ulertzen saiatzeak , bere erdigunetik eta testuinguru soziokultural eta identitariotik kanpo ikustera baino ez garamatza”.

Psikoterapia zehatz hau edukietan baino gehiago, prozesuetan zentratzen da. Gertatzen ari den horretan jartzen du arreta, unean pentsatzen eta sentitzen ari den horretan; izan zena, izan daitekeena edo izan beharko lukeenean baino gehiago. Hau da, “Kontratzeko” edo “awareness” metodoa erabiltzen du, pertsona bere portaerez eta erreakzioez kontzienteago egin dadin. Oraina bizitzeak berak jartzen gaitu gizaki bakoitza benetako eta bizitzako esperientzian.

Beraz, nire ikuspegi psikoterapeutikoa giza ikuspegi gisa definituko nuke, pertsonaren erritmora egokitua, bakoitzak ditugun errealitateak pentsatzeko eta bizitzeko duen modua ulertu eta maitatuz. Gainera, zintzoki sinesten dut gizaki orok( izaki bizidun orok) baduela gaitasuna norbere burua erregulatzeko eta baimentzeko.

Psikoterapiaren magia da, egoera beretik igarotzeko aukera ematen duela, modu ezberdinean erantzunez”

– Clotilde SarriĆ³