Kiromasajea eta Gorputz-Jarrera Berreziketa Saioak

Kiromasajea, terapeuta batek pertsonaren ehunak, muskuloak eta larruazala manipulatzeko erabiltzen dituen teknika multzoa da. Helburu nagusienaeta mina baretzeko izanik. Nire kasuan, kiromasajea beste masaje-estilo batzuekin nahasten dut, saioa ahalik eta integralena eta pertsonalizatuena izan dadin.

Presa, bat- batekotasuna eta azalekotasuna ezaugarri dituen gizarte honek, noraezean garamatzan zurrunbilo bortitz batean murgiltzen gaitu etengabe. Honek nabarmenki aldentzen gaitu uneko momentutik, orainetik. Horregatik, eten bat egitea eta gure buruari espazio bat eskaintzea, gure bitzaren erdigunean jartzea alegia, ezinbestekoa zaizu. Hau lortzera bideratu gaitzakeen aukeretako bat masai bat jasotzea litzateke.

Onurak ez dira soilik maila fisiologikoan gelditzen, urrutiago joaten dira, non sistema emozionaleko zuntz sentikorrak estimulatzen eta indartzen baititu, konfiantzazko, segurtasunezko eta onarpenezko giroa lortzeko. Honek pertsonaren garapena orekatsuagoa izaten lagunduko du.

Gure gorputzaren mugak ezagutzen laguntzen digu, eta honek gerora eragina izango du besteekiko mugen errespetuan.

Gorputz - Jarrera Berreziketa

Gorputz jarrera-berreziketa globaleko terapiak, postura egokia mantentzen irakasten du, baita muskuluetan esfortzu handiagoa eskatzen duten mugimenduak egitean ere, lesioak izateko arriskua murriztuz.

Eserita gauden bitartean , norbere gorputz estrukturarako jarrera desegokia izatean,behar ez bezala egindako edonolako mugimendu, muskulatura, tendoiak edo artikulazioak behartzera, behartzen duen ibiltzeko modua, edo ariketa egitean teknika desegokiak egitea dira, besteak beste, lesio bat sortzen den arte akatsaz ohartu gabe egin ditzakegun ekintzak. Horiek ezabatzea da arazo kronikoak prebenitzeko modurik onena, eta gorputz jarrera-berreziketa globalaren terapia izan daiteke irtenbidea.

Honen helburua, pazienteak postura egokia izaten ikastea da, bai geldirik dagoenean baita eguneroko mugimenduetan ere. Asmoa, arazoaren erroari aurre egitea da, eta ez mina uxatzea soilik, nahiz eta mina arintzen ere saiatzen den eta, batez ere, etorkizunean berriro ager ez dadin, terapeuta eta pazientea aktiboki aritzen diren luzamendu globalen ariketei esker.

Emango al diozu aukera bat zure buruari onura hauek bizitzeko?
Zuk ere merezi duzulako…