Gorputz Mugimenduen Laborategia

“Zirriborroetan” mugimendu kontzientea praktikatzeko gonbite bat da; orain arte ikasitako forma estereotipatuetatik haratago mugitzeko. Gorputza entzunez eta honek eskatzen digunarekin bat eginez. Garapen indibidual eta kolektiborako kabi bat sortzea proposatzen dizuet. Gure gorputzak zintzoki eta jarrera askatzailearekin eragiteko espazio bat.

Orain arte isildua, kolpatua eta patriarkatuaren harresiak irentsiak izan diren gorputzak astintzeko, dantza bizian eta arauekiko disidente. Mugitzearen plazerra besarkatuz,
Xamurtasunetik elkar eraginez,
baimenduz,
ahaldunduz.