Energia kontzeptua oinarrizkoa da Alexander Lowen doktoreak garatutako teknika terapeutikobioenergetikoan. Pertsona batek duen energia kantitateaz, gizakiaren ongizatean agertzen denenergia-jario naturalaz, tentsioek eta gihar-oskolak energiaren mugimendu espontaneoaren aurka jartzen dituzten oztopoez eta mugimendu honen faltak energian dituen nahasmendu emozional eta somatikoez hitz egiten du etengabe.
Gihar-korazak eusten duen energia blokeatu horrek, gure gorputzean mina sor dezake, eta, are gehiago, etengabe tentsioan egonagatik, gure burua geure sentimenduetatik zeharo urruntzera ailegatu daiteke. Gehienetan, tentsio edo blokeo horiek pertsona bakoitzaren behar emozionaletan dute jatorria, baita gure gorputza bizitza osoan zehar horretara nola egokitzen den ere.
Gorputz bakoitzak bizitzaren berezko istorio bakarra kontatzen du, oinordetzan jaso eta lortutakoarekin. Gihar-korazan (tentsioz eta blokeoz osatua) eta gorputzaren ezaugarrietan (gure nortasunaren edo izaeraren ezaugarriak) arrakala bat ireki nahi da. Tratamendu bioenergetikoa egiteko, gorputza da guztiaren gakoa.
Bide askotatik iristen da bertara: muskulu-aktibitatea, diafragmaren biguntzea, sabeleko eta toraxeko arnasketaren sarrera, artikulazioen desblokeoa, jarreraren lasaitzea.
Hau guztia esanda, nik neuk ere baiezta dezaket, Francis Elizalde psikotrapeutaren eskutik jaso nuen formakuntza bikainari esker, oso eraginkorra dela blokeo, tentsio eta zurruntasunaz kontzientzia hartzea eta behin identifikatuta, blokeo hauek nola askatzen ikastea. Gorpuztutako inplikazio emozionaletatik sortzen da, alferkeriatik eta utzikeriatik haratago dagoena bilatuz. Ahalegin hori ez da aszetismo huts eta gordina: ohiko bizimodu erosoaren mugeetatik haraindi dagoena dastatzera iristeak sortzen duen pozak eta atseginak orekatzen dute.