Fitoterapia

Landare, zuhaitz zein zuhaixkek sendatzeko duten ahalmenari buruzko interesa, txikitatik datorkit, naturarekin izan dudan harremanagatik. Bide horretan, zenbait pertsonek landareak identifikatzen eta erabiltzen erakutsi zidaten. Landareen bidez giza-organismoaren desoreka sendatzen ikasi nuen. Denbora pasa ala, haienganako jakiturian sakontzen ibili naiz, Nire asmoa, kontsultara datozenek landareen mundu eder hau ezagutu eta, berauek erabiliz beren burua sendatu ahal izatea da, baliabide gisa landareak erabiliz.

Fitoterapia mendeetan zehar belaunaldiz- belaunaldi , kontinente zein kultura guztietan erabili izan den metodo terapeutiko zaharrenetako bat da, herritarrak sendatzeko erabili izan dena.

Bere oinarria terapeutikoki aplikatu ahal izateko sendabelarrak ezagutu eta aztertzean datza (Fitofarmakognosia).

Fitoterapia landareen printzipio aktiboak erabiltzen dituen banakako terapia bat da. Sendabelarren bidez, gorputzean ditugun substantzien gabeziak osatzea eta bakterio zein birusen aurkako funtzio eta eragin desberdinak areagotzea dira. Hala ere, oro har, agente fitoterapeutikoak ez dira egokiak medikuntza akutuan eta larrialdiko medikuntzan edo gaixotasun larrien kasuan, non eta ez diren kimikoki definitutako sendagaien terapia lagungarri gisa erabiltzen.