Istanbulgo Protokoloa Nazio Batuen Erakundeak 1999an onetsitako eskuliburu bat da, tortura eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo iraingarri batzuk eraginkortasunez ikertu eta dokumentatzeko. Giza Eskubideen urraketa oro, alegia.
Medikuentzat, psikologoentzat eta abokatuentzat nazioartean onartutako lehen gidalerro multzoa ematen du, pertsona bat bere Giza Eskubideetan urratua (torturatua, bortxatua….) izan den zehazteko moduari eta sintomak dokumentatzeko moduari buruzkoa; beraz, dokumentazioa baliozko froga gisa eta epaimahai baten aurrean independentetzat erabil daiteke. Istanbulgo Protokoloa funtsezko tresna bihurtu da erantzuleen zigorgabetasuna amaitzeko ahalegin globalean.
Peritu-psikologo gisa aritu naiz Paco Etxeberriak zuzendutako “Proyecto de investigación de la tortura en el País Vasco (1960-2013) Baita “Inkomunikazioa eta tortura. Analisi egituratua Istanbulgo Protokoloan oinarrituta “proiektuan ere.
Ikerketa horietan urtez murgildua egon ostean, gaur egun, Istanbulgo Protokoloan oinarritutako peritu-txostenak egiten jarraitu dut, hainbat epaiketa penaletan parte hartu dudalarik.