Gorputza, ikasketa eta esplorazio lurralde infinitu bat da, esanahi ugari eta irakurketarik zabalenak dituena. Ezagutza honek gure gorputzean aldaketak eragin ditzake, adibidez, gorputzean dauden tentsioen eta gorputzaren harmoniaren arteko oreka lortuz.
Mendeetan zehar, gizakiok dantza eta mugimendua birsorkuntza eta miresmen artistikoa ematen dituen gorputz arte gisa erabiltzeaz gain, komunitateko kideen eta gizartearen arteko lotura areagotzeko tresna gisa ere erabili izan dugu. Horrela, dantzak nortasun eta lotura zentzu sakonagoa sortzen laguntzen digu, bai maila pertsonalean bai sozialean. Finean, komunikatzeko bide bat da; izan ere, ahozko hizkuntzarik ez duen arren, pertsonak bere emozioak eta sentimenduak adieraz ditzake mugitzen ari den gorputzaren bidez.
“Horretarako, beharrezkoa da hutsunera irekitzea. Hutsunea sortu, hutsunera sartu, hutsunera itzuli.”
– Betina Weissmann