Kiromasajea, terapeuta batek pertsonaren ehunak, muskuloak eta larruazala manipulatzeko erabiltzen dituen teknika multzoa da. Helburu nagusienaeta mina baretzeko izanik. Nire kasuan, kiromasajea beste masaje-estilo batzuekin nahasten dut, saioa ahalik eta integralena eta pertsonalizatuena izan dadin.
Presa, bat- batekotasuna eta azalekotasuna ezaugarri dituen gizarte honek, noraezean garamatzan zurrunbilo bortitz batean murgiltzen gaitu etengabe. Honek nabarmenki aldentzen gaitu uneko momentutik, orainetik. Horregatik, eten bat egitea eta gure buruari espazio bat eskaintzea, gure bitzaren erdigunean jartzea alegia, ezinbestekoa zaizu. Hau lortzera bideratu gaitzakeen aukeretako bat masai bat jasotzea litzateke.
Onurak ez dira soilik maila fisiologikoan gelditzen, urrutiago joaten dira, non sistema emozionaleko zuntz sentikorrak estimulatzen eta indartzen baititu, konfiantzazko, segurtasunezko eta onarpenezko giroa lortzeko. Honek pertsonaren garapena orekatsuagoa izaten lagunduko du.
Gure gorputzaren mugak ezagutzen laguntzen digu, eta honek gerora eragina izango du besteekiko mugen errespetuan.